XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Larunbatetan sukaldean nor?

Karlos Argiñanoren El sábado cocino yo saioa estreinatu zuten atzo TVE1ean.

Karlos Argiñano sukaldari ezagunak saio berri bat estreinatu du TVEko lehenengo katean: El sábado cocino yo saioa, alegia.

Izenak berak esaten duen bezala, saioa larunbatetan eskainiko dute, arratsaldeko ordu bietatik aurrera.

Saioa, batez ere, sukaldaritza fisika koantikoa baino zailagoa dela pentsatzen duten horientzako da; arrautza bat frijitzeko komeriatan ibiltzen diren horientzako, hain zuzen ere.

Sukaldari euskaldunak sukaldean aritzea hain zaila ez dela erakutsi nahi du saioan.

Erraztasun handiagoa eman asmoz, Argiñanok larunbatero ondorengo astean zer prestatuko duen eta hori egiteko behar diren osagaiak zeintzuk diren aipatuko ditu, ikusleek ordurako dena prest eduki dezaten.

Osagaiekin batera, Argiñanok iniziatiba izpiritua zabaldu nahi du, eta batez ere elikadurari merezi duen garrantzia ematea.

Helburu horiek lortzeko saioak dekoratu berria du: sukalde goxoago bat, Argiñanok adierazi duenez zartagi eta eltzeez gain sukaldean berotasunak eta konfidantzak egon behar dutelako.

TELEBISTAN NAHIKOA IZAR BADAGO

El sábado cocino yo saioak badu berezitasunik telebista kate berean astelehenetik ostiralera aurkezten duen El menu de cada día saioarekin alderatuz gero.

Larunbatero gonbidatu bat izango da estudioan Argiñanoren aginduetara plater bat prestatzeko.

Gonbidatu hori ez da pertsonaia ezagun edo famatua izango, kaleko edozein lagun baizik, taxi gidari bat edo 12 urteko haur bat, telebistan nahikoa izar badagoelako Argiñanoren ustez.

Garaiko produktuak erabiltzea gomendatzen du Argiñanok, bizi dugun krisiari aurre egiteko.

Berarentzat beti dago denbora erosketak egiteko poltsa hartu eta dendara joateko, eta bide batez gainera lagunak egiten dira.

Zarauztarrarentzat 8 ordu lan egin eta gero ezin da inor sardina lata batekin edota hestekiarekin konformatu.

Egunean elikadurari ordubete eskainiz gero gure bizitza hobetu egingo baitugu.

Ondo jatea - dio Karlos Argiñanok - ez da asko eta garesti jatea, baina askorentzat oraindik ondo elikatuta egoteko egunero haragia jan behar da.

Nik sei seme-alabak ditut eta zer jaten duten ardura handia eragiten dit eta ahal izango banu hanburgesa eta prestatuta saltzen dituzten janarien moda hori dekretuz debekatuko nuke.

Karlos Argiñanok ere sukaldean gazteen partehartzea bultzatu nahi du.

Gazteek beharrik sentitzen ez dutelako ez dira sukaldean saiatzen, ihes egiten dute aitzakia horrekin, baina ez dakite sukaldean etorkizun zoriontsu baterako formula aurki dezaketela baieztatu du sukaldari zarauztarrak.

ERREZETAK EMATEKO MODUA

Sukaldeko errezetak telebista aurrean azaltzeko duen moduagatik lortu duela arrakasta pentsatzen du Argiñanok.

Ni kalean eta pantailan berdin jokatzen du.

Gustatzen zaidana adierazten dudan bitartean, dena ongi irtengo da Argiñanoren ustez.

Jarraitzaile asko dituela ez dago dudarik, emakume, gizonezko, zahar, gazte, eta dagoeneko 320.000 gutun jaso ditu jarraitzaile sutsu horeingatik.

25 urte nituela gertatu izan balitzait agian tontotu eta guzti egingo nintzatekeen, baina honez gero ez naiz aldatuko adierazi du sukaldariak.

26 urte lapiko eta zartagi artean daramatzan sukaldari hau konturatu da bere saioen bidez jendearen jateko ohiturak aldatzeko gai dela.

Argiñanok adierazi duenez hau foiletoi bat da, baina ez venezuelar horietakoa: nirea ez da amaitzen eta jende askok jarraitzen du, eta horrek oso adi egotera behartzen nau.